euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

New Yorkeko Eusko Etxeak Laburbirako euskarazko laburmetraia sorta emango du

2017/03/11

Non: NewYork, AEB

Hona New Yorkeko Euskal Etxetik helarazitako oharra:

Euskaltzaleen Topaguneak LABURBIRA film laburren zirkuitua antolatu du aurten ere. 12. edizioa izango da aurtengoa. 80 minutu inguruko emanaldian, euskaraz egindako 8 film labur izango ditugu. Filmak hautatzerakoan, hainbat irizpide izan dituzte kontuan, hala nola sortzaile berriei eta ibilbide luzekoei lekua egitea, filmetako genero eta gai aniztasuna, euskaltzaleen mugimenduko lanak zabaltzea eta abar. Hauek dira aurtengo zirkuitua osatuko duten film eta zuzendariak:

1) Hubert le Blonen azken hegaldia (Koldo Almandoz)
2) Ein Land (Igone Arreitunandia)
3) Aitona Mantangorria (Kepa Errasti)
4) Zela Trovke (Asier Altuna)
5) Arconada (Asier Urbieta)
6) Don Miguel (Kote Camacho)
7) Zaunk (Ixone Aroma, Aritz Lasarguren eta Asier Vera)
8) Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi)

Emanaldia doainik izango da, eta filmeak erdaraz subtitulatuak izango dira.

New Yorkeko Euskal Etxeak 7etan irekiko ditu ateak, eta bokadilloak eta edariak erosteko aukera ere izango da emanaldiarekin hasi aurretik, 8ak aldera.

Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Emaila: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
Webgunea: www.newyorkbasqueclub.com



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia