Aberri Eguneko ospakizun aurreratua. New England-eko Euskal Etxeak --duela gutxi izena aldatu zuen arte, Rhode Island Basque Club Euskal Etxea zen bere izena-- Aberri Eguna ospatzeko zenbait ekintza antolatu ditu igande honetan, martxoak 29, arratsaldeko 4etatik gaueko 9etara Knight of Columbus Center izenekoan (Valley Road, Middletown, RI).
Ospakizuna euskal herri kirol erakustaldi batekin hasiko da, Mikel Aramberri musikariak Mikel Laboa, Itoiz, Benito Lertxundi eta Oskorriren kantuak abestuko ditu eta Ismael Biurrun sukaldariak afari aparta prestatuko du, famili giro beroan.