Abenduaren 13an eta 14an, Denak Bat Euskal Etxeak antolatutako Euskara Astea amaituko da, ekimen hauekin:
-Abenduaren 13an, arratsaldeko 07:30etan, Nerea Ariznabarreta euskara ikasleak ‘Obaba’ filma aurkeztuko du.
-Abenduaren 14an, iluntzeko 09:00etan, pintxo dastaketa egingo dute euskal etxekoek. Euskararen Eguneko eta Urte Amaierako jaian, Olentzerok ere hartuko du parte.
Euskal Etxeko web-orria: www.denakbat.org.ar