Hurrengo azaroak 27an gure Euskal Etxean Neguko Mus Txapelketa izango dugu, 4 erregeetara jolastua. Zozketa eta txapelketa arratsaldeko 3etan hasiko da Euskal Etxean, Wanhangdu kalea (Xinzha kaletik gertu), 269 erreia, 10 zenbakia (mapan ikusi dezakezute). Inskripzioa 200 rmbkoa da bikote bakoitzeko, txapelak eta piskolabia barne edukita. Edariak aparte. Mail honetara idatziz shangaikoeuskaletxea@gmail.com apuntatu zaitezkete bikoteka (ala banaka, antolatzaileek bikote bat proposatzeko).