euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Nazioarteko Futbol Udaleku Profesionala, Athletic taldeko neskak irakasle

2014/07/21

Non: Boise, AEB

Harremanetarako Izena: Jim Thomas

Harremanetarako e-posta: jimthomas@boisestate.edu

Harremanetarako telefonoa: 2084265425

Astelehenean, 2014ko uztailaren 21ean, Nazioarteko Futbol Udaleku Profesionala hasiko da, Boiseko Euskal Ikasketen Fundazioaren eskutik eta  Boiseko Estatu Unibertsitateko emakumezkoen futbol taldearen eta Idahoko futboleko Gazte Elkartearen laguntza jaso dute. Udaleku hau Athletic-eko nesken futbol taldeak kudeatuko du, Espainiako Superligan parte hartzen dutenak, eta 5-16 urte bitarteko maila desberdinetako haurrentzat prestatuta dago. Giro dibertigarri eta seguru batean ikastea da helburu nagusia eta Simplot futbol gunean egingo da (2437 E Lake Forest Drive, Boise, Idaho). Udalekua uztailaren 24an amaituko da.

-5-7 urte bitartean:

  • 90 minutuko saioa: 9etatik 10:30etara, 100 dolar

-8-16 urte bitartean:

  • Egun osoko aukera: 9etatik 15tara, 225 dolar
  • Egun erdia: 9etatik 12etara, 150 dolar
-Partehartzaileek beren janaria eramango dute eta diru-sarrerak Euskal Ikasketa Fundazioarentzat izango dira, ahalegin handiak egiten ari bait dira gizonezkoen Athletic taldearen adiskidantzazko partidu bat antolatzeko, 2015eko

uztailaren 15ean.

-Informazio gehiagorako:



« Maiatza 2025 »
 
 
 
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia