Abenduaren 1etik 9ra arte, zenbait herrialdetako pilotariak bilduko dira Caracasera eta euskal etxeak urtero antolatu ohi duen pilota txapelketan hartuko dute parte.
Euskal Herriko eta Venezuelako pilotariek esku huska jokatuko dute (banaka eta binaka). Honekin batera, emakumezkoen pala txapelketan, Australia, Argentina, Venezuela eta Euskal Herriko neskak lehiatuko dira.