Nafarroako Etxeko dantzariek parte hartuko dute larunbat honetan, Maiatzaren 15ean, iluntzeko zazpi t'erdietatik aurrera urtero bezala Autonomia Espainiarren Batasunak antolatutako Udazkeneko Berbena Handian. Buenos Aires Hiri Autonomoko Centro Montañés delakoan, Jorge Newberry 2818 helbidean.
Nafarroako Etxeak bere standa kudeatuko du, bertako jan-edan tipikoez, beste zenbait autonomietako etxeek egingo duten moduan. Sarrera, 10 peso. 12 urtez beheitikoek doain. Eguraldiak ez du ekitaldia galeraziko.
Centro Montañes Kantabriako Etxeko telefonoa: 54 (0)11 4554 2802.