Gaur, abenduak 5 larunbata, Nafarroako eguna ospatuko da Pariseko Eskual Etxean. Hauxe da burutuko diren ekintzen programa:
14:00tan: Larrain euskal dantza taldearen aurkezpena Sainduzelaiko Gaiteroekin batera.
17:00tan: Nafarroako jakien dastaketa eta filme nafar baten proiekzioa.
19:00tan: Gaiteroek prestatutako janaurrekoa.
20:00tan: Nafarroako otordu tradizionala (erreserbatu egin behar da 01 40 10 11 11 telefonoan)
23:00tan: Jaigiroa egunsentirarte Trikidantz taldearen eskutik
Sarrerak 5€ balio du, eta edariak 2,5€tan egongo dira.