Urriaren 11n, ostegunean, 20:00etan, Nafarroako ardoen dastaketa egingo dute Euskal Etxean. Ardo nafarretan aditua den Miguel Goñik zuzenduko du dastaketa. Bertan, Nafarroako Jatorrizko Deituradun ardoen dastaketa bat egiten ikasiko dute partaideek: ardo zuria, gorria, beltza eta ardo gozoa.
Sarrerak aurrez eros daitezke www.barrabarra.eu helbidean 3 eurotan (bazkideek doan) edo leihatilan 5 eurotan (bazkideek 3 euro). Leku mugatua. Bazkideek aurrez deitu behar dute tokia erreserbatzea nahi izanez gero.
-Euskal Etxearen webgunea.