Nafarroako ardoen dastaketa izango da gaur, urriak 13, Bartzelonako Euskal Etxean Miguel Goñiren eskutik. Bertan, ardoa dastatzen ikasiko da eta Nafarroako Jatorrizko Izendapenaren barruan egiten diren ardoen artean ibilbide bat egingo da: zuria, gorria, beltza eta gozoa.
Dastaketa arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Prezioa 2€, bazkideek doan.
Bartzelonako Euskal Etxearen webgunea.