2016ko uztailaren 2, 3 eta 4an egingo da Chinon (Kalifornia) NABOren 2016ko Biltzar Nagusia eta South California Basque Club-en (SCBC) 70, Urteroko Piknik eta Euskaldun Besta.
Chinoko, Kaliforniako eta Estatu Batuetako hainbat euskal etxetako dantzari eta artista, baita Euskal Herriko gonbidatuak ere; berbena eta erromeria euskal amerikarrak; bazkari eta afari herrikoiak; erakustaldi eta pilota partidak; bertsolariak, klika, euskal kantua, dantzariak, herri kirolak, lehiaketak, zozketak...
- Giroa asteburu osoan Chinoko Centro Basco jatetxean
- NABO Biltzar Nagusia.
- Larunbatean, SCBCen 70 urteurreneko emanaldi, afari eta dantzaldi berezia Brinderson Hall-en, AEBetako artistekin eta Europako gonbidatuekin
- Igandean Euskal Meza Brindenson Hall-en, bertsolariak, klika, dantzariak, euskal kantua eta Besta Berri ikuskizun bereziarekin; egun osoan euskal piknik eta besta Chino Fairgrounds-etan, euskal dantza taldeen emanaldiekin, herri kirolak, tripota lehiaketa, musika eta euskal amerikar erromeria Jean Flesher-ekin...
- Astelehenean, goizean goizik hasita gosari/brunch-a Centro Basco jatetxean, musikaz, frontoia, kantu inprobisatua, dantza...
Elkarretaratzearen webgunea: http://socalbasqueclub.com/NABO
Hator NABOren urteko besta nagusira!