NABOk urtero antolatzen duen Pilota Txapelketa izango da larunbatean San Franciscoko Basque Center-eko Jaialdiaren egitarauko izarra. Ipar Ameriketako pilotariak biltzen ditu txapelketak eta izaera zabala du; emakumezkoak, gizonezkoak, beteranoak eta haurrak lehiatzen baitira bertan. Txapelketa larunbat goizeko zortzietan hasiko da Paleta Gomako B mailako finalarekin. Aurreko eguneko finalerdietan sailkatutakoa Bakersfield-en aurka arituko da. Bederatzietan, B mailako Eskuz Binakako finalak Boise eta San Franciscoko pilotariak bilduko ditu. 10etan, emakumezkoen Paleta Gomako finala. Eskuz binakako finalean bezala, Boise eta San Franciscoko emakumeak izango dira lehiatzen. 11etan haurren Pilota txapelketako finala izango da, berriz ere Boise eta San Franciscoko pilotariak finalagatik borrokatuko dutelarik. Eguerdiko ordu batean, A mailako Eskuz Banakako finala jokatuko da, Chino eta San Franciscoko pilotarien artean. Ordu bietan A mailako Eskuz Binakako finala: Bakersfield-San Francisco. Hiruetan, emakumezkoen Baleen pala modalitateko finala: Boise-San Francisco. Arratsaldeko lauetan, beteranoen Paleta Gomako finala izango da eta bertan Bakersfield eta San Francisco lehian arituko dira. Bostetan, A mailako Paleta Gomako finala. Aurreko eguneko finalerdietan sailkatukoak Bakersfield izango du aurkari eguneko azken partidan. Ondoren, gosea kentzeko afaria egingo da eta haragia erreko dute barbakoan. Jarraian, Bergara musika taldearekin dantza egin eta ondo pasatzeko aukera izango da.