Gaur hasiko dira Chinon, Kalifornian, NABOk urtero antolatutako udalekuak. Parte hartzaileek aukera izango dute besteak beste, palan eta musean jokatzeko, euskara ikasteko baita txistua eta txalaparta jotzen ikasteko ere. Udalekuak uztailaren 11ean bukatuko dira.