euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

NABO Biltzar Nagusia eta Bakersfield-eko47. Euskal Besta: ez galdu hirugarren eta azken eguna

2019/05/26

Non: Bakersfield, AEB

NABO Biltzar Nagusia eta Bakersfield-eko Euskal Bestaren 47. edizioa: euskal asteburu ederra. Hona egitaraua:

Ostirala, maiatzaren 24a

-8:00etatik 15:00etara NABOren 2019ko Biltzar Nagusia
-19:00etatik aurrera, asteburuari hastapen eztia emateko, afaria Noriega euskal ostatuan. Afalondoren, traguak eta dantzaldia Euskal Herritik etorritako Luhartz taldearen erritmoekin. Dantzaldia 21:00etan hasiko da, 23:00ak arte. Afaltzeko aurretik erreserbatzea ezinbestekoa da
-Afaltzeko lekua bertan lortzen ez dutenentzat, aukera izan daitezke Benji's eta Wool Growers euskal ostatuak

Larunbata, maiatzaren 25a

-8:00etan. Mus txapelketarako izen-ematea: $35 muslariko (bazkaria barne)
lehenengo bikoteari saria $500
bigarren saria $250
-8:00etatik 15:00etara - NABO pilota txapelketako finalak
-9:00etan, NABO haur mus txapelketa
-12:00etatik aurrera bazkaria: oilasko barbakoan errea: helduak: $20 haurrak: $15
-15:00etan. NABO Tripota/Lukainka/Txorizo txapelketa
-16:00etan. Euskadiko pelotarien partidak
-17:00etan. Mikel Markez, Julen Alonso, & Andrea Bidart kantari
-18:30etan. Afaria - Helduak: $25 Haurrak: $20
-19:00etan. 2019ko NABO Bizi Emankorra award presentations.
Ohoratuak, hiru txapeldun: Mayie Maitia, Maite Curutchague eta Anne Marie Minaberri
-19:30etan. Dantza erakustaldia, KCBCeko eta etorritako dantza taldeak partaide
-21:00etan. Dantzaldi publikoa, EHtik etorritako Luhartz taldearekin

Igandea, maiatzaren 26a

-10:00etan, Euskal Meza, aita Antton Egiguren emaile, KCBCeko Klika eta abesbatza partaide
-11:30etan, Mikel Markez, Julen Alonso & Andrea Bidart kantari
-11:30etatik aurrera, bazkaria arkume barbakoan errea. Helduak $30; 12 urte arteko haurrak $20
-14:00etan. KCBCko dantza taldeen eta Klikaren emanaldia
-16:30etan. afari legea lukainka eta xingar/gaxna otartekoekin $8
-17:00etan. Pilota partidak, EHko pilotariekin
-19:00etatik 1:00ak arte. Dantzaldi publikoa Amerikanuak & Luhartz taldeekin
-20:30etan, zozketa, txartelak 5 dolarna, 5 txartel 20 dolar
lehenengo saria, 1000 dolar dirutan
bigarrengoa, 500 dolar dirutan
hirugarrena, 250 dolar dirutan

Euskal Herritik etorritako pilotariak hauek dira, Aritz Escudero prestatzaile dutela
Xabier Telletxea, Manex Balerdi, Julen Alberdi eta Eneko Labaka

Astelehena, maiatzaren 27a

Besta berez bukatu da, baina Bakersfield-eko euskal tradizioari jarraiki, hririko Woolgrowers euskal ostatua da euskaldunen biltokia, bertan gosari-bazkaria eta baita arratsaldepasa egiteko ere, mokadua hartu, traguak ondoren, guztia euskal musika eta dantza egiteko aukera lagun.

 

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia