Tandileko “Gure Etxea” Euskal Etxeak 60 urte betetzen ditu, eta urtemugaren ospakizunen barruan, gaur, azaroak 13 ostirala, iluntzeko zortzietan, mus txapelketa bat egingo da. Bikote parte hartzaileko biak edo, gutxienez, bietako batek bazkide behar du izan. Gumersindo Berra Aretoan egingo da txapelketa.