euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Mozorro festa, trikipoteoa, pintxoluntxa eta zuzeneko euskal musika Euskal Etxearen eskutik

2015/02/15

Non: Londres, Ingalaterra

Hona Londresko Euskal Etxetik helarazi diguten mezua:

Kaixo lagunak,

Aurreko astean iragarri bezala, aurten Londonen ihauteriak, ospatuko ditugu. Musika, jan-edana, mozorroak eta giro ezinhobea edukiko dituen egun batean.

Yucatan deituriko Pubean elkartuko gara 12:00etan festarekin hasteko (121 Stoke Newington Road N16 8BT). Gertuen dauden geltokiak Dalston-Kingsland eta Dalston Junction dira.

Pintxolunch-a egiteko ttipi-ttapa abiatuko gara community centre-era (The Beckers Community Hall, Rectory Road N16 7QT). Bertan, 5 liberatan pintxo ugariak dastatzeko aukera egongo da eta edariak ere eskuragarri izango dira.

Eta ez ahaztu mozorrotzea! Mozorro onena duenarentzat sari bat emango dugu, beraz, hasi zuen mozorroak prestatzen!

Han egongo gara! Laster arte!

You can see us here... CHECK IT OUT

Follow London Basque Society on Facebook!



« Maiatza 2024 »
 
 
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia