Azaroaren 23an gaueko bederatzietan izango da 'Morritson eta Gartzia' euskarazko luzemetraia independentearen emanaldia, 'Ocho y medio' zinema aretoetan. Jon Urrazak eta Aiert Goenagak zuzendutako lan hau azaroaren 21etik abenduaren 1era garatuko den Ekuadorreko Nazioarteko Zinemaldiaren barruan eskainiko da.
-Trailerra: http://urrazajon.wix.com/morritsonetagartzia