Buenos Aires probintzia argentinarreko Las Flores herriko 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxearen Euskal Zine Zikloaren baitan, saio berri bat gauzatuko da gaur igandean irailak 14 Euskal Etxearen egoitzan (Av. San Martin 242), Obaba filma eskainiz, Montxo Armendarizek zuzendua Bernardo Atxagaren Obabakoak narrazio-liburuaren harian.
Sarrera librea eta kitorik.