Montevideoko Euskaro Euskal Etxearen mendeurrenaren bigarren jardunaldi eguna izango da gaur, ekainak 29, hurrengo programarekin:
- 10:00 - Lore eskaintza Jose Gervasio Artigas generalaren monumentuan (Plaza Independencia).
- 12:00 - "Centro Euskaroren ehun urte" seiluaren aurkezpena, Posta Nazionalaren agintariekin
- 16:00 - Plaka oroigarriaren inaugurazioa elkartearen egoitzan
- 20:00 - "Centro Euskaroren ehun urte" Nazioarteko Mus Txapelketaren hasiera. Uruguai, Argentina, Brasil, Paraguai eta Txileko euskal etxeetako partaideekin. Argentino Hotel de Piriápolis-en.