Larunbat honetan, martxoaren 16an, Montevideok bat egingo du Korrika 18rekin eta Rambla Wilsonetik -Juan D. Jackson izkina- irtengo da 10:00etan euskararen alde eta euskal etxeek eta euskaltegiek daramaten lan eskergaren alde azaltzeko. Korrika Ejido-n amaituko da (Ancap zerbitzu-gunea).
Dei honekin, beste urte batez Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak euskaldunek mundu osoan partekatzen duten ekimen euskaltzale garrantzitsu honen bertako zati eta hondar-alea ipintzen du, Ttipi-ttapa, Ttipi-ttapa Korrika.
-Euskal Erria Euskal Etxearen bloga: http://euskalerria1912.blogspot.com.es
-Korrikaren webgunea: www.korrika.org