MMX taldea Maialen Errotebehere (Nafarroa Beherea), Mixu Mitxelana (Lapurdi) eta Pantxoa 'Xabaltx' Bergarak (Lapurdi) osatzen dute eta Iparraldekoak dira, Euskal Herria. Euskal kantak abesten dituzte baina blues, folk eta bossa nahasketa bat ere badute errepertorioan. Eusketxeko tabernan (Mexiko kalea 1880) izango dira gaur, 22:00etatik aurrera. Sarrera 20$ izango dira, baina prezioan jan-edana sartzen da.