MMX hirukoteak Buenos Aires-eko Laurak Bat Euskal Etxean eskainiko du kontzertua 19:30etan. MMX taldea Maialen Errotebehere (Nafarroa Beherea), Mixu Mitxelana (Lapurdi) eta Pantxoa 'Xabaltx' Bergarak (Lapurdi) osatzen dute eta Iparraldekoak dira, Euskal Herria. Euskal kantak abesten dituzte baina blues, folk eta bossa nahasketa bat ere badute errepertorioan. Laurak Bat Euskal Etxea Belgrano etorbideko 1144.zenbakian aurkitzen da.