Ostiral honetan, martxoaren 27am Mexikoko Euskal Etxeak hiru mintzaldi antolatu ditu Korrika 16ren bezperatan. Lehena Amaia Garritz historialariaren hitzaldia izango da; ondoren Antonio Ertze Garamendi erbesteratuaren bizitzari buruzko dokumentala izango da ikusgai eta bukatzeko Lorea Palaciosek bere aitonaren bizitzari buruzko liburua aurkeztuko du. Egunari bukaera emateko plaka oroigarri bat jarriko da Euskal Etxean.