Iparraldeko Euskal Etxea/Centro Vasco Francés-eko Kultura Azpibatzordeak antolatutako Zine-Eztabaida Zikloaren baitan 'Mikelen heriotza' emango dute gaur asteazkena, abuztuaren 20an, arratsaldeko zazpi t'erdietan, euskal etxearen egoitzan. Sarrera libre eta kitorik. Xehetasun gehiago mugikor hauetara deituz: 15 4088 3300 (Norma) edo 15 6299 9507 (Karlos).
'Mikelen heriotza' (1983, 89 minutu) Imanol Uribek zuzendutako filma da, aktore nagusiak Imanol Arias, Amaia Lasa, Montserrat Salvador, Xabier Elorriaga, Alicia Sanchez eta Ramon Barea dituela.
Haria: Kostaldeko herri txiki bateko botikaria hil denean, bere bizitzaren eragileak flashback bidez kontatzen dira: emaztea utzi eta Bilboko travesti batekin tratuak, ezker abertzaleko militantzia eta errepresioa, eta abar. Eragile guzti hauek Mikel tragikoki bukatzera bultzatuko dute.