Maiatzaren 15ean, datorren larunbatean, Mikel Markez kantariak kontzertu akustikoa eskainiko du Bethnal Greeneko Oxford House-an, Londresko Euskal Elkartearen eskutik. Hona euskal lagun londrestarrek deialdiaz luzatu diguten mezua eta informazioa:
Emanaldia arratsaldeko 4:30etan hasiko da baino aurretik bazkaria ederra antolatu dugu, horretarako eguerdiko 2:30etan batuko gara Oxford House-ko beheko solairuan kokatuta dagoen antzerki aretoan. Londreseko euskal sukaldariak menu ederra prestatuko digute: entsalada mixtoa, entremesak, bildotsa saltsan eta platano tarta (menu begetarianoa nahi izan ezkero mesedez bidali email bat).
Bazkaria eta kontzertuaren txartelen salneurria £15 izango da eta bertan izango dira salgai. Kontzertura soilik etorri nahi izanez gero txartelak £8-an egongo dira eskuragarri. Bazkarirako izena emateko epea Maiatzaren 13a, osteguna, izango da; beraz mesedez bidali email bat egun hori baino lehen.
Egun ederra izango da dudarik gabe! Bazkari ederra eta abeslari bikainetaz gozatzeko aukera ematen dizu Londreseko euskal elkarteak. Bertan ikusiko garelakoan jaso ezazu agur bero bat!
Oharra: Antolaketa lanetan esku bat bota nahiko bazenu mesedez jarri zaitez gurekin harremanetan.
-London Basque Society-Euskal Elkartea: www.zintzilik.org