Urriaren 13an, larunbatean, 19:00etan, Mikel Markez eta Eñaut Elorrietak euskarazko musikaren historiaren gaineko "Baga, biga, higa" kontzertu multimedia eskainiko dute Cervantes Institutuan.
Modu honetan amaituko da urriaren 1ean abiatutako Etxepare Euskal Institutuaren "Basque Cultural Exchange New York" ekimena. Helburua izan da euskal kultura eta hizkuntza mundu osoan ezagutzera ematea.