Urte Amaiera festan eskaini zuen dantza musika emanaldiaren ondotik, saio berri bat egingo du gaur igandea Michel Etcheverry kantari heletarrak, igandero Basque Cultural Center-en egiten den etxeko kideentzako bazkariarekin bat eginik, ondotik.
Michel Etcheverry baxenabartarra arras ezaguna da SFBCCen, anitx urtez Euskal Herritik etorria eta kantatu izandakoa, besteak beste familia ere bazuelarik Kaliforniako alderdi honetan.