Ostegun honetan, otsailaren 13an, Michel-Antoine Goitia-Nicolas-ek hitzaldia emango du "The Ascension Parish Library" delakoan. Hitzaldia arratasladeko seietan hasiko da.
Hitzaldiaren gaia Euskaldunek Louisiana estatuan eta New Orleans-en izan duten eragin historikoa izango da. Goitia-Nicolas Kanadan jaio da eta New Orleansen bizi da 1984az geroztik. Louisiana Basque American Society and Cultural Organization (LABASCO) sortu zuen 2003an, euskal kultura zabaltzako Louisiana. Bertan gutxik dakite euskaldun jatorria dutenik, baina Abadietik Zatarainera, aspaldiko bertako familia askoren izenen jatorria euskalduna da, Goitia-Nicolasen esanetan.
Eserleku kopurua mugatua da. Informazio gehiago, 673-8699 telefonora deituz.