Azaroaren 23an, osteguna, 21:00etan, Mice + Namina kontzertuan Euskal Etxean Euskal Herria Sona jaialdiaren baitan.
Sarrera erosteko, hemen
-MICEren atzean Miren Narbaiza eibartarra dago. Musikaren munduan urteak daramatza, Napoka Iria bezalako proiektu ederretan murgildurik edo Joseba B. Lenoir bezalako artistekin kolaboratzen. Orain, proiektu berri honetan, mundua jateko prest agertzen da melodia eta erritmo pertsonalekin, bere ahots zoragarriak lagunduta
-Naminak proiektu berria aurkezten du, “Ígnia” izenekoa. Hamar abesti disko erraietatik ateratako disko katartikoan. Belarrira gozotasunez xuxurlatutako kantak dira, bere nortasuna definitzen duen eklektizismoa banderatzat hartuz.