Irailaren 12tik urriaren 18a arte Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak Aralarko San Migel-en, euskaldunen zaindariaren, omenez egitarau zabala antolatu du. Gaur, irailak 28, goizeko 10:30etan Meza ospatuko dute Concepción Arenaleko 7150.zenbakiko San Migel Kaperan. Meza bukatutakoan euskal dantzekin jarriatuko dute eguna, Beti Alai dantza taldearen eskutik. Ondoren, euskaldunen eta argentinarren arteko laguntasun bazkaria izango da Denak Bat Euskal Etxean, eta antolatzaileek sarrerak aurrez jarri dituzte salgai.