Urtarrilaren 6an, Caracaseko Eusko Etxean Erregetako eta urte hasierako meza ospatuko da 11:00etan, Romana Bilbao de Irizar eta Sabin Cortaren omenez.
Ondoren, Pilota partida izango da frontoian, Ibane Azpiritxaga Vs. Imanol Trigo. Binakako partidan, Andoni Azpiritxaga eta Unai Guruceaga vs. Ander Azpiritxaga eta Lander Guruceaga. Frontoiko taberna zabalik egongo da edariak zerbitzatzeko.