Uztailaren 31an, arratsaldeko 7etan, San Inazio ospakizunak hasiko dira Buenos Airesko Laurak Bat-eko lagunen eskutik. Ostiral honetan meza, San Inazio elizan Bolivar kaleko 225. zenbakian. Meza bukatu ondoren, kontzertu bat eskainiko du haur eta gazte abesbatzak.