euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Meza eta urteurren festa Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxearen lehenengo hamabost urteak ospatzeko

2010/07/31

Non: Asuncion, Paraguai

Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxea bere lehenengo hamabost urteak betetzen ari dela-eta, euskal elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak gonbidapena luzatu die bere bazkide lagun eta adiskideei Loiolako San Inazio Meza elkarrekin ospatzeko, izan ere euskal frantziskotar diren aita Iñaki Galarraga eta aita Salas meza-emaile, San Frantzisko elizan (Herrera 363 eta Caballero) San Inazio egunean bertan, esan nahi baita uztailaren 31ean, arratsaldeko zazpietan.

Meza edertzaile, Euskal Etxeari lotutako abesbatza tipia arituko da.

Ondoren, eta hamabost urteak behar bezala ohoratzen segitzeko, eta 15 kandelatxoei egokiro putz egiteko, festa afari bat antolatu da Lawn Tenis Club-ean (Maestro Pelegrini 420, ia Santisima Trinidad), euskal janaria eta euskal musikarekin.

Afariaren prezioa, G. 50.000 (edariak ez dira barne)

-Paraguaiko Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxearen fitxa



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia