Bartzelonako Euskal Etxea 13. euskal Zinemaldia ospatzen ari da otsailaren 1etik 28ra, euskal etxean bertan, inguruko aretoetan eta Girona zinemetan. Ostegunean, hilak 7, Memorias de un conspirador dokumentala emango dute Euskal Etxean, 20:00etan eta ondoren, Ángel Amigo ekoizlearekin solasaldia izango da.