euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Masterclass eta Kimuakeko laburmetraiak Sorbonne III Unibertsitateko Euskal Zinema Zikloan

2015/11/04

Non: Paris, Frantzia

L´université Paris Sorbonne IV  eta Etxepare Euskal Institutuaren ekimenez, Zinema-Cinema euskal zine zikloa antolatu dute Parisen. Bertan, Master Class bat eta bi proiekzio eskainiko dira: Kimuakeko film laburrak eta 80 egunean pelikula.

Azaroaren  4an Txema Muñozek (Kimuakeko zuzendaria) eta Carlos Belmontek (ikusizko arteen inguruko ikerlaria Sorbonne-Paris unibertsitatean) gidatutako Master Class-a antolatu dute. Arratsaldez, berriz, Kimuak-eko film laburren selekzioaren proiekzioan egongo dira biak.

Biharamunean,  80 egunean proiektatuko dute unibertsitatean, eta Jose Mari Goenaga zuzendaria bertan egongo da filmari buruz hitz egiteko.

Honakoak izan dira zikloaren antolatzaileak: Carlos Belmonte (Université Paris Sorbonne-Crimic), Nancy Berthier (Université Paris-Sorbonne-Crimic), Géraldine Galeote (Université Paris-Sorbonne-Crimic, Miren Ibarluzea (Université Sorbonne Nouvelle, Paris III), Txema Muñoz (Filmothèque Basque), Mari Jose Olaziregi (Institut Basque Etxepare), eta Maitane Ostolaza (Université Paris-Sorbonne-Crimic).

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia