Abenduaren 12an, 13an eta 14an, Edgar Allison Peers sinposioa egingo da (lugarren aldiz) Liverpooleko Unibertsitatean eta Mari Jose Olaziregik (Etxepare Euskal Institutuaren Euskararen sustapen eta hedakuntzarako zuzendariak) parte hartuko du, beste aditu askoren artean.
Abenduaren 14an, 10.30ean, Olaziregik euskal literaturaren gatazkari buruzko hitzaldia emango du. Sarrerek 12,50 euro balio dute (graduondoko ikasleek doanik sartzeko aukera daukate).