Larunbat honetan, martxoaren 28a, 'Elephant and Castles' diskoetxeak jaia antolatu du bere lehen diskoen plazaratzea ospatzeko. Kontzertuak 19:30tan hasiko dira L'Espace en Cours aretoan (56 rue de la Réunion, Paris 20e - metro Avron ou Alexandre Dumas, paf 6e) eta hainbat talderen artean Maite Arroitajauregi biolontxelistak joko du.