New Yorkeko Euskal Etxeak Maiorga Ramirez-en hitzaldia izango du gaur ekitaldi nagusitzat. Hitzaldi honetan, Ramirez-ek Euskal Herrian ETA eta PSOE-ren artean egindako bake akordioak izan dezakeen etorkizunaz arituko da. Maiorga Ramirez Nafarroako Eusko Alkartasunako presidentea da eta Nafarroa Bai-ko kidea. Hitzaldirako ateak 18:30etan irekiko dira. Hitzaldia 19:00etan izango da.
Hitzaldiaren ostean, Eusko Etxean bertan (307 Ecford Street. Brooklyn. New York 11222 )afaria izango da San Frantzisko Xabier omendu eta Euskararen eguna ospatzeko. Afariaren prezioa: 20$ bazkideentzat, 25$bazkide ez direnentzat. Ardoa eta edariak ez ditu barne hartzen.
Erreserbak egiteko 201-261-1691 telefonora deitu edota mitzalg@yahoo.com helbidera idatzi.
New Yorkeko Eusko Etxearen webgunea: http://www.newyorkbasqueclub.com/