euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Maiatzeko 8HZ irratsaioa Baionatik, 'Arbasoen hildotik', PEER, Zubiak eta Diasporako gai gehiago

2014/05/04

Non: Baiona, Lapurdi

Hilabetero bezala, igande honetan (hileko lehenengo igandea denez) zuzenean Gure Irratiaren estudio lapurtarretatik, 8HZ irratsaioaren emanaldia Diasporarentzat eta Diasporarekin, saioaren leloak dioenez, Benoit Etcheverryren eskutik.

Saioa igande honetan honako gai eta gonbidatuekin plazaratuko da iluntzeko zortzietatik bederatzi t'erdiak arte:

  • 'Arbasoen hildotik' proiektua aurkeztea. Baigorriko kolegio batek ekartzen duen proiektua da, 11 urteko haurrek eginena, ikerketa bat hiru urtez euskal diasporari buruz. Gomitatuak izan dira proiektuaren arduraduna, bi buraso (horietarik bat Erramun Martikorena) eta bi ikasle
  • PEER: Pariseko Euskal Etxeko errugby taldea, Matthiu Etcheverry-rekin (ez da Benoit-en ahaidea)
  • SCIC Zubiak-en aurkezpena: kooperatiba bat, euskal diasporarekin lan egiteko sortua
  • Behar bada... Kaliforniatik Philippe Acheritogaray sartuko da... eta oro har Diasporako gai eta berriak

Internetez http://euskalirratiak.info  helbidetik segi daiteke zuzenean. Ipar Euskal Herriko Euskal Irratiek eskaintzen duten saioa da, hilean behin, hileko lehendabiziko igandeko gaueko zortzietatik bderatzi t'erdiak arte lau hizkuntzetan: euskara, frantsesa, espainola eta ingelesa. Aurreko saioak entzuteko, jo hona.

Arduradun:

Etcheverry Benoit
Lehendakaria / Président
Association 8 Probintziak Elkartea
MVC Bayonne Centre Ville
11 bis, rue Georges Berges
64100 Bayonne
+33 635 49 28 33
http://www.8probintziak.com
2004 - 2014 : 10 urte euskal diasporaren alde



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia