Buenos Aireseko Eusketxek (Eusko Kultur Etxea) Maiatzaren 25eko festa ospatuko du 20:30etik aurrera eta bazkide eta lagun guztiak gonbidatu ditu larunbaterako. Diego Orellana irakasleak "La región de los vascos: de la magia a ala fe cristiana (II parte)" hitzaldia eskainiko du eta ondoren, Argentinako dantza folklorikoak izango dira.
Ondotik, afaria zerbitzatuko da: enpanadak, locroa eta talotxoak postre bezala. Bi edari barne.
Prezioa: 70 peso.
Amaitzeko, erromeria edo dantza herrikoia egingo da.
Etorriko zareten esan: eusketxe@gmail.com.