Urriaren 18an, ostegunean, Aloveran (Guadalajaran) dagoen Mahou garagardoaren lantegira bisita antolatu du Euskal Etxeak. Bisita 2 ordukoa izango da, arratsaldeko 4etatik 6etara, eta instalazio guztiak ikusi ahal izango dituzte. Bisitaren amaieran garagardo-dastatze eta aperitibo batzuk dastatzeko aukera ere izango da.
Parte hartzeko idazkaritzan izena eman behar da urriaren 11, osteguna, baino lehen.
-Euskal Etxearen webgunea.