Gaur osteguna, urriaren 15ean, goizeko hamarretan, eta Euskal Editoreen Elkarteak Frankfurteko Liburu Azokaren barnean eraturik, mahai ingurua izango da Karmele Jaio, Miren Agur Meabe eta Harkaitz Cano euskal idazleak partaide, "Basque Literature or Creativity as a Key to Knowledge" (Euskal literatura edo sormena ezagutzarako giltzarri) izenburupean.