Larunbatean, 2014ko abuztuaren 9an, 18tan, Magdalena E. Mignaburu Berho-ren 'Patria vasca en Argentina' liburuaren aurkezpena izango da Roldan geltokiko 'exposicines' aretoan, Euskel Bihotza euskal etxearen eskutik. Aurkezpenean, autorearekin batera, Fernando Lizarbe, proiektuaren sustatzailea, eta Argentinako Manuel de Irujo Institutoko beste kide batzuk parte hartuko dute. Liburuan, euskal nazionalismoak, dituen ehun urte baino gehiagotan, igarotako aroak eta Argentinako gizartean izandako presentzia eta eragina aztertzen dira.
Bukaeran, galderak egiteko aukera eskainiko zaie bertara gerturatzen direnei eta egileak liburuak sinatuko ditu.
-Facebook-a: https://www.facebook.com/events/585655554885870/?ref=2&ref_dashboard_filter=upcoming