Gaur larunbata, otsailaren 13an, Madrilgo Euskal Etxeko euskaltegiko ikasle zein irakasleek inauterietako afaria ospatuko dute. Afarira mozorroturik etorri behar da. Menuak 13 euro balio ditu: arrain-zopa, xolomoa patatekin, txokolate tarta, ardoa, sagardoa eta patxarana. Izena administrazioan eman behar da.