Maddi Oihenart kantari xiberotarrak Vancouverren abestuko du urriaren 11n, larunbata. Kontzertu hau Oihenartek Iparramerikatik egingo duen birako lehen kontzertua izango da. Juantxo Zeberio (pianoa) eta Pello Ramirez (biolontxeloa) bere taldekideekin izango da, Txema Garces (kontrabaxua) falta bada ere. Kontzertua Vancouver hiriko St. James Hall-en izango da arratsaldeko 8etan, bertako Zazpiak Bat Euskal Etxeak gonbidaturik. Areto honen helbidea honako hau da: 3214 W 10th Ave. Vancouver, BC. 2007an argitaratu zuten Maddi Oihenart eta taldekideek "Hari Biru" (Elkar disketxea) diskoa aurkeztuko dute, horrekin batera kanta herrikoiak ere abestuko ditu. Honako musika-lanak emango du:
1. Botzik... Malentxo (hitzak: Maddi Oihenart / musika: Juantxo Zeberio)
2- Hitzez eitzi (Bihotz) (hitzak eta musika: Maddi Oihenart)).
3- Capella.
4- Bizi-hari (Maite zaitut) (hitzak: Itxaro Borda / musika: Juantxo Zeberio)
5- Ez dakit (Hanko bortü) (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart)
6- Ikusiko dira berriz (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart)
7- Argizagi hederá (hitzak eta musika: herrikoia)
8- Ürxapala (hitzak eta musika: Etxahun Topet)
9- Irria. (hitzak: Maialen Lujambio / musika: Maddi Oihenart)
10- Beti da orain (hitzak: Karlos Linazasoro / musika: Juantxo Zeberio)
11- Bizi izaretan (hitzak: Karlos Linazasoro / musika: Juantxo Zeberio)
12- Idek (Txoria kaiolan) (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart)
Biraren barruan beste bi kontzertu daude antolatuta. Hurrengo emanaldia Kaliforniako Chino hirian emango du urriaren 12an, bertako Euskal Etxean arratseko 16:00etan. Azkena, urriaren 19an San Frantzisko hiriko Basque Cultural Center-en, goizeko hamaiketan.