Maddi Oihenart kantari xiberotarra eta bere taldekide Juantxo Zeberio (pianoa) y Pello Ramirez-ek (biolontxeloa) kontzertua emango dute San Frantziskoko Basque Cultural Center-en urriaren 19an. Emanaldia goizeko 11etan izango da eta ondoren bazkari herrikoi bat antolatu dute Basque Cultural Center-ekoek. 2007an argitaratu zuten Maddi Oihenart eta taldekideek "Hari Biru" (Elkar disketxea) diskoa aurkeztuko dute eta horrekin batera kanta herrikoiak ere abestuko ditu. Honako musika-lana emango du:
1. Botzik...Malentxo (hitzak: Maddi Oihenart / musika: Juantxo Zeberio)
2- Hitzez eitzi (Bihotz) (hitzak eta musika: Maddi Oihenart)).
3- Capella.
4- Bizi-hari (Maite zaitut) (hitzak: Itxaro Borda / musika: Juantxo Zeberio)
5- Ez dakit (Hanko bortü) (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart)
6- Ikusiko dira berriz (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart)
7- Argizagi hederá (hitzak eta musika: herrikoia)
8- Ürxapala (hitzak eta musika: Etxahun Topet)
9- Irria. (hitzak: Maialen Lujambio / musika: Maddi Oihenart)
10- Beti da orain (hitzak: Karlos Linazasoro / musika: Juantxo Zeberio)
11- Bizi izaretan (hitzak: Karlos Linazasoro / musika: Juantxo Zeberio)
12- Idek (Txoria kaiolan) (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart)
Aurrez, Maddi Oihenart eta bere taldea urriaren 11n Vancouver-en, Kanadan, eta urriaren 12an Chino-n, Kalifornian, egon dira bertako Euskal Etxeek gonbidaturik. Urriaren 21ean egingo dute Euskal Herrira itzulera.