Maddi Oihenart kantari xiberotarra eta bere taldekidea Iparrameriketan barrena egiten ari diren birako bigarren kontzertua Chino-n, Kalifornian, emango dute urriaren 12an. Kontzertu hau arratsaldeko lauetan izango da eta Chino-ko Euskal Etxeko partaideen ohiko bazkariaren ondotik izango da. Chino-ko Euskal Etxeko helbidea honakoa da: 15181 Sierra Bonita Lane; Chino, CA 91710. "Hari Biru" 2007an Elkar argitaletxeak plazaratutako diskoko kantak abestuko dituzte, baita abesti herrikoiak ere. Musika-lana hauxe izango da:
1. Botzik...Malentxo (hitzak: Maddi Oihenart / musika: Juantxo Zeberio)
2- Hitzez eitzi (Bihotz) (hitzak eta musika: Maddi Oihenart)).
3- Capella.
4- Bizi-hari (Maite zaitut) (hitzak: Itxaro Borda / musika: Juantxo Zeberio)
5- Ez dakit (Hanko bortü) (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart)
6- Ikusiko dira berriz (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart)
7- Argizagi hederá (hitzak eta musika: herrikoia)
8- Ürxapala (hitzak eta musika: Etxahun Topet)
9- Irria. (hitzak: Maialen Lujambio / musika: Maddi Oihenart)
10- Beti da orain (hitzak: Karlos Linazasoro / musika: Juantxo Zeberio)
11- Bizi izaretan (hitzak: Karlos Linazasoro / musika: Juantxo Zeberio)
12- Idek (Txoria kaiolan) (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart)
Aurrez, Kanadako Vancouver hirian eman zuen kontzertua, urriaren 11n, hiriko St. James Hall aretoan. Hurrengo geldialdia, eta azkena, San Frantziskoko Basque Cultural Center-en izango da, urriaren 19an, goizeko 11etan.