euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Luhartz taldeak eta Taberna Ibiltariak emanaldi bat eskainiko dute Eusko Etxean

2015/07/26

Non: New York, AEB

Harremanetarako e-posta: iban.ubarretxena@gmail.com

Hona New Yorkeko Eusko Etxetik heldu zaigun gomita, Boiseko Jaialdirako bidean New Yorken geldialdia egingo duten bi euskal talde hauei harrera egiteko deiarekin:

Euskal Etxeko bazkide eta lagunak, agur!

Uztailak 26 igandean Luhartz-ek eta Taberna Ibiltaria-k New York-eko Euskal Etxean emango duten kontzertura gonbidatzen zaituztegu (ikusi xehetasunak geure webgunean).

Durangotarrak izatez, Luhartz-ek azken 20 urtetan Euskal Herriko bazter guztiak dantzatzen jarri dituen erromeria talde ospetsua dugu.

2000. urtean sortua, Taberna Ibiltaria, Bizkaitik datorkigun sekulako kantu-talde martxosoa dugu.

Ziur gaude bi taldeen artean sekulako giroa izango dugula Euskal Etxean.

Erreserbak egiteko, mesedez mezua bidaliozue Iban Ubarretxenari (iban.ubarretxena@gmail.com). Mesedez erreserbak ahalik eta lehen egin tokia murriztuta bait dago.

Igandean taberna arratsaldeko zazpiretan irekiko da eta Luhartzen kontzertua zortziretan hasi. Ondoren Taberna Ibiltariaren saioa izango dugu. Ogitartekoak ere izango ditugu salgai.

Irrikitan gaude zuek ikusteko!!!

Ongi izan,

Iban Ubarretxena
NYEEko presidentea 

Etortzeko asmoa baduzu. mesedez egin erreserba eta egin lehenbailehen, emailez, honela eginez lagunduko baitiguzu.

-Facebook: https://www.facebook.com/pages/Euskal-Etxea-New-York/111995845486037

Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Email: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
www.newyorkbasqueclub.com

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia