euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Louisianako Euskal Elkarteko Michel-Antoine Goitia-Nicolas bertako euskal izen-abizenez mintzatuko da

2016/07/16

Non: Natchez, AEB

Harremanetarako telefonoa: 601 442 0018 / 601 446 6345

Uztailaren 16an, larunbata, Louisianako Euskal Elkarteko Michel-Antoine Goitia-Nicolas bertako euskal izen-abizenez mintzatuko da Natchez-ko Hirugarren Mendeurreneko jaien baitan, hain zuzen ere euskal izen-abizenez eta euren loturaz Natchez eta inguruarekin. Goitia-Nicolas gora-beherekin agertzen eta desagertzen joan den Louisiana Basque-American Society and Cultural Organization elkarteko arduraduna da.

Ekitaldian beste zenbait hizlarik ere hartuko dute parte, beti ere hiriko, estatuko eta nazio mailako adituak, Natchezko Hirugarren Mendeurrenaren ospakizuna dela-eta antolatutako egun bakarreko tailer honetara gonbidatuak.

Tailerraren ordutegiak, goizeko 9:30etatik 11:30ak arte eta arratsaldeko 13:00etatik 16:00ak arte. Lekua: First Presbyterian Church, Educational Building (400 State St). Sarrera, bost dolar, atean ordaintzekoak.



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia