Igande honetan, maiatzaren 18a, Los Banos Euskal Etxeak Basque Picnic jaialdiaren bigarren eguna biziko du.
Egitaraua meza batekin hasiko da, Fresnoko gotzai Armando Ochoa eta aita Michael Lastirirekin, 10:00etan O'Bannion Hall aretoan.
Ondoren, parkean bazkaria egingo da, arkume errekia. Arratsaldean euskal dantza erakustaldia eta herri kirolak izango dira ikusgai. Festari amaiera emateko, Luhartz taldeak kontzertua emango du.
Informazio gehiago, Los Banos Euskal Etxeari idatziz, helbide honetara.